ARAU TEKNIKOAK

Gure helburuekin lotutako arautegi europar, nazional eta autonomiko guztia biltzen dugu. Baita ere, erabilerraztasunarekin erlazionatutako informazioaren gizartearen estandarizazio, homologazio eta sustapenarekin lotutako informazio guztia biltzen dugu.

Normalizazioa ezinbesteko tresna da herrialde baten garapen industrial eta komertzialarentzako. Diseinua, produktuen fabrikazioa eta zerbitzuen prestazioa hobetzen du, lehiakortasuna handituz eta arau teknikoak kontutan hartuz fabrikatu diren produktuak bermatuz.

Laguntza produktuen fabrikazioak, prozesu teknologiko eta industrial guztiek bezala, eskaera tekniko eta funtzionalak eskatzen ditu jasotako produktuak eragingarriak izan daitezen. Baldintza hauek ezagueran, esperientziaren ondorioan eta garapen teknologikoan oinarriturik egon behar dute, eta bere egitean alderdi guztiek parte hartu behar dute: industria, erabiltzaileak, profesionala, eta abar.

Horregatik, ageri geratzen da arau eta estandarrak sortzeko beharra produkzio ehuna produktu eta zerbitzuen diseinuetan garatu dadin, ondorio on eta merkatu sarrera arrakastatsua bermatzen duten arauetan gerizatuz.

  • Normalizazio internazionalak ezartzen duen erabilerraztasun teknologien aplikatu daitezkeen estandarren marko globala Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea, ISO (www.iso.org(Lehio berria)). Osasun eta birgaitze teknologien arloetan arau ezberdinak egon arren, UNE-EN-ISO 9999:2007 arau berria da erreferente nagusia teknologia eskura errazetan.
  • Erabilerraztasun arloko Europako normalizazioa Europako Batzordeak Europako normalizazio erakundeetara bidalitako mandatuen bidez garatu da: Europako Normalizazio Batzordea, CEN (www.cen.eu/cenorm/homepage.htm(Lehio berria)), Europako Elektroteknika Normalizazio Batzordea, CENELEC (www.cenelec.eu/Cenelec/Homepage.htm(Lehio berria)) eta Europako Telekomunikazio Arauen Institutua, ETSI (www.etsi.org(Lehio berria)).
  • Normalizazio nazionala. Pertsonen Autonomiaren eta Laguntza Teknikoen Estatuko Zentroak, CEAPAT (www.ceapat.org(Lehio berria)) erabilerraztasun eta produktuen arautegi teknikoa biltzen du, Espainiako normalizaziorako erakundean oinarrituz, AENOR (www.aenor.es(Lehio berria)).

Oro har, bi alderdi azpimarratu daitezke Espainiako normalizazioaren arloan:

  • Arautegi pragmatikoagoak behar dira, zeinak enpresek beren garapenean erabilerraztasun irizpideak kontutan hartzera eta erabiltzera suspertzen dituzten.
  • Beharrezkoa da giza-alderdiak ekitea (psikofisikoak, gaitasun edo gai-gabeziak, aspektu kognitiboak eta emozionalagoak diren beste batzuk, hala nola gustuak edo preferentziak), zeinak sistema baten garapenean eragina duten.

Hurrengo dokumentuak produktuen normalizazio eta homologazioaren analisia osatzen du